jueves, 27 de febrero de 2014

NUR ETA HAIZE ARROZA

Liburu hau oso dibertigarria da, Toti Martinez de Lezeak idatzi du eta marrazkilaria Juan Luis Landa da.
Nur Txinan bizi da eta noizbeinka Larrabetzura doa.
Bere urtebetetzea orain dela gutxi izan zen eta orduan aititek eta amamak oparia ematen diote,giltz bat da. Nur zer zabaltzen duen bilatzen dago, etxe guztitik bilatzen du eta ez dago ezer. Lorategira ateratzen da eta etxe handi bat dago barrura sartzen denean harrituta gelditzen da.
Nahi baduzue zer dagoen etxe barruan eta abenturak pasatze ndituen bere lagunekin irakurri liburua. 

RITA ERRALDOIA

RITA ERRALDOIA

Liburu hau oso polita izan da, Mikel Valveredek idatzi eta marrazkilaria izan da.

Rita oso txikia da eta bere klaseko txikiena ere denez, altua izan nahi du eta egun batean azokan pozoi bat altuagoa izateko erosi zuen. Saltzileak koilakarada bat bakarrik hartzeko esan zion baina Ritak ez zion kasurik egin eta bi egunetara erraldoia egin zen. Orduan konturatu zen txikia izatea hobeagoa zela etxeko atetik ez zelako sartzen.
Jakin nahi ba duzue txikia egiten baldin ba den berriro, irakurri liburua.

ANTI BARBIAK: Kalekumeak

ANTI BARBIAK: Kalekumeak

Liburu hau  asko gustatu zait. Mercé Angurerak idatzi eta Javier Carbajo marrazkilaria izan da.

Aste Santuko oporrak heldu dira eta Marta betiko moduan Rascletsera joan da baina aurten bere lagun minei gonbidatu die: Nao eta Eli bere ahizpa ez zelako joango. Han Rascletsen gauza asko gertatzen dira, adibidez: Naoren gurasoak agertzen dira, baina zergaitik?

Jakin nahi ba duzue zergaitik den irakurri liburua.

martes, 4 de febrero de 2014

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA






Liburu hau Toti Martinez de Lezeak idatzi du.
Ipuin hau asko gustatu zait eta horrela hasten da:
Egun batean Nur bere lagunekin festa batera joan nahi zuen, baina ama eta aitak ez zioten uzten, lagunekin geratuta zeudelako. Heldu zirenean Nurrek bi neska ikusi zituen eta beraiekin denbora guztian jolasten igaro zuen eguna.
Nurreri zer gertatzen zaion jakin nahi baduzue, ipuina irakurri beharko duzue.