sábado, 16 de noviembre de 2013

Magalik badaki

                           MAGALIK BADAKI


Liburu hau asko gustatu zait Elena Odrizolak egin ditu irudiak. Eta liburua Patxi Zubizarreta idatzi du.
Hau gertatzen da.

Magali neska lotsati bat da eta ez du asko hitz egiten.
Egun batean bere andereñoak handitan zer izan nahi duen galdetzen dio, baina Magalik ez du hitz egiten eta gainera ez daki nagusitan zer izan nahi duen.
Baina gabonak hurbil daude eta Magaliren ahizpa New Yorketik etorriko da. Magalik bere ahizpa etortzen denean oso pozik jartzen da.
Eta nahi baduzue jakin zer izango da Magalik nagusitan liburua ikakurri beharko duzue.

ANE ROMERO

Judy Moody ospetsua egiten da

                           JUDY MOODY OSPETSUA EGITEN DA


                       Li buru hau asko gustatu zait.
              Apur bat kontatuko dizuet.
              Egun batean Judy Moody klasera sartzen da eta Jessika Finck koro batekin ikusten du.
              Orduan Judy Jessicari zergaitik daraman koro bat galdetu nahi dio baina Jessica Finck                   eta Judy ez dira lagunak orduan bere lagun bateri galdetzen dio eta lagunak ortografia                 lehiaketa batean irabazi duelako esaten dio. Jessika egunkarian ateratrzen da eta Judy                 inbidia dauka. Etxean dagoenean bere neba Stink telebistan ikusten du Eta Judy zerbait                 egiten saiatzen da bere telebistan edo egunkarian ateratzeko.
              Eta nahi baduzue jakin zer egiten du ospetsua egiteko liburua irakurri beharko duzue.



ANE ROMERO







miércoles, 6 de noviembre de 2013

Code Lyoko Ezerezaren Gudarostea

Liburu hau asko gustatu zait. Liburuak kontatzen du Beltzezko gizonek Lyokoko gerlariekin aliatzen direla, baina Jeremy , Ulrich, Eva eta Aelita superordenagailuan arrapatuta daude; gainera X.A.N.A. Green Phoenix-ekin aliatu da.
Aelita Mirror-etik ateratzen denean 6 mutiko zeuden Lyokoko basoko sektoreko dorre batean: Odd, Yumi, Ulrich, Aelita, Eva eta X.A.N.A.. X.A.N.A.k proposatzen du lehenengo hirira joatea ahalmenen bila eta ahalmen horiek errealitatera eramateko.
Ahalmenak lortzen dituztenean Superordenagailua itzaltzen ari zen, lehenengo hiria derrunbatzen eta Lyokoko sektoreak desagertzen baina azkenean desertuko sektoreko dorre batera heltzen dira eta han errealitatera itzultzen dira baina Lyokoko ahalmenekin. Geroago guda hasten da.
Nahi baduzue jakin nola gelditzen den guda irakurri beharko duzue.

domingo, 8 de septiembre de 2013

Junie B.Jones eta ohe azpiko muntrua



Junie B.Jones eta ohe azpiko munstrua deitzen da irakurri dudan liburua.
Junie B.jones oso ziur dago bere ohe azpian munstro bat dagoela.
Gau guztiak bere aita eta amari dago deitzen , eta azkenean beti aita edo ama amaitzen dute lo egiten berarekin. 

Junie gau batean esaten dio bere buruari “gaur ez dut egingo lo”eta gau guztia egon zen lo egin barik,eta ez zuen ikusi ezer.Baina urrengo gauean beriro entzun zuen zerbair .
Eta nahi baduzue jakin nola amaitzen du liburu hau irakurri beharko duzue. 

martes, 3 de septiembre de 2013

Nire aita ikusezina da






Liburu hau Julen Gabiriak idatzi du ( Galdakaoztarra ).

Protagonista neska bat da, Elene izenaduna, Elenek neba bat du Xabat izenekoa eta Igor izeneko nobio makarra bat ere bai, biolina jotzen duena. Egun batean, paseoan zeudenean, aita ikusezina bihurtu zen, baina etxera sartzerakoan berriro ere normala bihurtzen zen. Nai baduzue jakin zer gertatzen den, ipuina irakurri beharko duzue.


                                                                                 

miércoles, 21 de agosto de 2013

Nur eta dortokaren uhartea







Liburua idatzi duen idazlea Toti Martínez de Lezea izan da.
Nurrek 6 urte daramatza Txinan bizitzen, eta oraingo honetan udaleku batzuetara doa bere lagunekin Dortoken Uhartera. Egun batean arrantzan zeudenean dortoka izugarri bat agertu zitzaien, Nurrek animalien hospitalera eraman zuen ezin zuelako igeri egin.
Urrengo egunean hospitalekoek Akuariun batera eraman zuten.
Dortokari zer gertatzen zaion eta Nurren lagunek zer egiten duten jakin nahi baduzue, liburua irakurri beharko duzue.





                                                                   

        

jueves, 8 de agosto de 2013

RISKYREN BIHURRIKERIAK


Liburu hau asko gustatu zait.

Beste liburuan bezala Risky bihurrrikeria liburu bat egiten ari da. Badauka  liburu bat  ginda, baina ez zaizkio bihurrikeria guztiak sartu eta orduan bigarren liburu bat egiten hasten da.

Orain liburuaren zatitxo bat kontatuko dizuet.:

Egun batean Risky eta bere klasekoei barnetegi batera joango zirela esan zien andereñoak.

Barnetegira bost egun pasatzera joan ziren .Barnetegian Risky eta bere koadrilakoak bihurrikeria asko egiten dituzte.

Etxerako bidean zeudela, autobusean  bakarrik utzi zuten Risky mareatu egiten zelako.

Hurrengo egunean koadrila guztia plazan geratu ziren mendira joateko.Mendira heldu zirenean kobazulo handi bat ikusi zuten. Orduan etxera joan ziren linternak hartzera .

Eta zer gertatzen den jakin nahi baduzu liburua irakurri beharko duzu.